Khous

khous2del copia

2001an Berriozarren sortzen da Khous .Iruñerriko zenbait lehiaketetan arrakasta lortu ondoren, 2004garren urtean lehenengo maketa kaleratzen dute taldearen izen berarekin. Maketak harrera itzela du kopia guztiak saltzen dituztelarik. 2005ean “Euskadi gaztea XV. maketa lehiaketa” irabazten dute. Sariak, ETBk bere tarte musikaletan eskeiniko duen bideoklip profesionala grabatzeko aukera ematen dielarik. 2008ko otsailean kaleratzen dute lehenengo diska “taupaden bidetik”, Baga-Biga zigilupean, Iñaki Llarenak (Sök, Dead Means Nothing, Innerve…,) ekoiztua.

 

2010ean, taldekide aldaketen ondoren Loturak (malditodigital) aurkezten dute. Khous metal eszenan indartu egiten da proiektu haundiago honen bidez. Berriro Iñaki Llarenaren ekoizpenpean; Realworld studios(UK)-etan grabatua, Drew Mazurek-en (Linkin Park, Him, Fu manchu…)eskutik nahastua eta Jacob Hansen-ek (Volbeat, Anubis Gate, Neaera…) masterizatua.

2011ean ”XXIII edición villa de Bilbao” lehiaketan finalistak geratu ondoren, 2. postuarekin eta kultura live sariarekin egiten dira. 2012ean, Baxujole aldaketa egongo da taldean. Luisek( Bathoo, LODO) Enekori hartuko dio lekukoa 11 urte honetan igaro eta gero. 2013ean bere lan berria aurkezten dute «ITSUKERIA» izenekoa. Aberin estudioetan grabatutako 6 abestiko EPa izango da, «Geroaren haziak» izeneko trilogia osatuko duen lehenengo zatia da.

Deja un comentario